Intercat web-inguruneko baliabide elektronikoen bilduma da (material didaktikoak, dokumentazio soziolinguistikoa eta hizkuntza-boluntariotzari buruzko informazioa, besteak beste). Horiek, kataluniar hizkuntza eta kultura ezagutzen hastea ahalbidetzen dute, eta bereziki Kataluniako unibertsitateak bisitatzen dituzten truke-programetako ikasleekin pentsatzen diseinatu dira.
Galdera arruntak
Bai. Intercatek eskaintzen dituen katalan-ikastaro birtualak erabat doakoak dira, tutoretzadun Parla.cat modalitatea izan ezik.
Katalana ikas dezakezu zenbait entitate publikok eskaintzen dituzten ikastaroen bidez; adibidez, Kataluniako unibertsitateek, Hizkuntza Normalkuntzarako Partzuergoak eta, Kataluniatik kanpo bizi bazara, Ramon Llull Institutuak. Gainera, Intercat-ek eskaintzen dituen doako ikastaro birtualak ere egin ditzakezu.
Intercat-ek eskaintzen dituen katalan-ikastaro birtualak doakoak dira erabat, Parla.cat tresnaren tutoretza-modalitatea izan ezik. Hizkuntza Normalkuntzarako Partzuergoak eskaintzen dituen hasierako eta tarteko ikastaroak ere doakoak dira.
Unibertsitate bakoitzaren web orrian, katalan-ikastaroei buruzko prestakuntza-eskaintzaren berri ematen da. Aurkitu Kataluniako unibertsitate bakoitzaren prestakuntza-eskaintza osoa orri honetan bertan.
Bai, Intercat-eko baliabideen atalean katalan-ikastaro birtualak aurkituko dituzu doan. Zure beharretara hobekien egokitzen den ikastaroa iragazkiak erabiliz aurkitu dezakezu.
Katalan-ikastaro bat egin baino lehen, maila-proba bat egin dezakezu, zure ezagutzei gehien egokitzen zaiena zein den jakiteko. Eskatu informazioa zure unibertsitateko hizkuntza-zerbitzuan. Katalana ikasteko Parla.cat plataforma birtualean aurkituko duzun probaren bidez ere jakin dezakezu zein den zure katalan-maila (aldez aurretik izena eman beharko duzu web orrian; izena ematea doakoa da). Maila-proben emaitza orientagarria da, eta ikastaroetara sartzeko zure hizkuntza-maila zein den jakiteko aukera emango dizu. Era berean, Hizkuntza Normalkuntzarako Partzuergoak (CPNL) ere maila-proba bat egiten du edozein ikastarotan izena eman aurretik.
Kataluniatik kanpo bizi bazara, Intercat-en tresna birtualak erabil ditzakezu. Ramon Llull Institutuak (IRL) eskaintzen duen prestakuntzaren bidez, katalan-ikastaro presentzialak egin ditzakezu mundu osoko hainbat unibertsitatetan.
IRLk, aldizka, proba ofizialen deialdia egiten du munduko hainbat hiritan katalan-ezagutzak ebaluatu eta ziurtatzeko, katalanaren nazioarteko ziurtagiriak eskuratze aldera. Probak hainbat mailatakoak dira eta hamalau urtetik gorako pertsonak aurkez daitezke, edozein nazionalitatetakoak izanik ere, ikasketa arautuetatik kanpo katalana dakitela egiaztatu nahi badute. Ramon Llull Institutuak katalanaren ziurtagiriak lortzeko egiten dituen probak azterketa libreak dira, hautagaien hizkuntza-gaitasuna ebaluatzeko diseinatuak, hizkuntza non eskuratu duten eta erabili duten metodoa edozein izanda ere.
Emaitzak egoitza elektronikoan kontsultatu daitezke, ebazpenean ezarritako datatik aurrera. Gai direlako kalifikazioa lortzen dutenek egoitza elektronikotik deskargatu ahal izango dute dagokien diploma.
Kataluniako unibertsitateek katalanaren ezagutzari buruzko azterketa komunetarako deia egiten dute, eta horretarako Kataluniako Hizkuntza Prestakuntza eta Akreditaziorako Unibertsitate arteko Batzordearen (CIFALC) bidez koordinatzen dira. Katalanaren ziurtagiri ofizialak ematen dizkiete hizkuntza-zerbitzuetako ikastunei; horrela, katalanezko sei hizkuntza-gaitasun ziurtatzeko aukera dago : hastapenekoa (A1), oinarrizkoa (A2), elementala (B1), bitartekoa (B2), irakasle eta ikertzaileentzako gaitasunezkoa (C1) eta goi-mailakoa (C2).
Hizkuntza Politikarako Idazkaritza (SPL) katalanaren ezagutza egiaztatzeko proba ofizialen deialdia egiten du urtero. Horretarako, ebazpen bat argitaratzen da Kataluniako Generalitatearen Aldizkari Ofizialean (DOGC), normalean urtarrilaren amaiera baino lehen. Urte hasieran izena emateko epea ezartzen da eta probak maiatza eta ekaina bitartean egin ohi dira. SPLren orrian proba horiei buruzko informazio guztia dago.
Hizkuntza ziurtagiriei buruz gehiago jakiteko, bisitatu esteka hau.
Ikasketak Katalunian egin badituzu edo Kataluniatik kanpoko erakunde ofizial batek emandako titulu, diploma edo katalan-ziurtagiriren bat baduzu, kontsultatu SPLren (Katalanaren ezagutzen baliokidetasunak eta akreditazioa) katalan-ezagueraren ziurtagirien baliokide diren titulazioen zerrenda.
Hizkuntza Normalizaziorako Partzuergoak (CPNL) ikastaro homologatuak egiten ditu, Hizkuntza Politikarako Idazkaritzaren ziurtagiriaren baliokidea lortzea ahalbidetzen dutenak. Ikastaro horiek Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratuko ezagutza-maila bakoitzaren amaierara iristen dira: funtsezkoa A2, oinarrizkoa B1, bitartekoa B2, nahikotasuna C1 eta goi-maila C2. Ikastaro horietan, ebaluazioa hauen batura da: ikasturtearen ebaluazioa (eta, beraz, irakasleak proposatutako zereginen jarraipena) eta lorpen probaren azken nota.
Kataluniatik kanpo bizi bazara, azterketa ofizialen deialdiak Ramon Llull Institutuaren web orrian kontsultatu ditzakezu. Ikasketa arautuetatik kanpo katalana dakitela frogatu nahi duten hamalau urtetik gorako pertsonak, edozein nazionalitatetakoak, aurkez daitezke azterketetara.
Kataluniako unibertsitate gehienek katalan-ikastaro presentzialak eskaintzen dituzte eta ofizialen pareko ziurtagiriak ematen dituzte, unibertsitatean ikasten ez baduzu ere. Ikastaroei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, jo dagokion unibertsitateko hizkuntza-zerbitzuetara.
Ikastaro hauek egin eta azterketa ofizialak gainditzen badituzu, Kataluniako unibertsitateek emango dizkizute ziurtagiriak, eta Kataluniako Hizkuntza Prestakuntza eta Akreditaziorako Unibertsitate arteko Batzordea CIFALCek izapidetuko ditu. Ikastaroak eta azterketa egin dituzun unibertsitateak berak emango dizu ziurtagiri ofiziala. Ziurtagiri horiek Kataluniako Generalitateko Hizkuntza Politikarako Idazkaritza (SPL) homologatzen ditu.
Ikastaroetara joan bazara eta Kataluniako unibertsitateek iragarritako CIFALCen azterketak gainditu badituzu, azterketa gainditu duzun unibertsitateko hizkuntza-zerbitzuan eska dezakezu ziurtagiria.
Ikasketak Katalunian egin badituzu edo Kataluniatik kanpoko erakunde ofizial batek emandako titulu, diploma edo katalan-ziurtagiriren bat baduzu, kontsultatu SPLren katalan-ezagueraren ziurtagirien baliokide diren titulazioen zerrenda. Hemen aurkituko duzu baldintzei buruzko informazio guztia (egindako ikasketak, ikastetxea, noiz egin diren, etab.) eta ziurtagiri ofiziala non eskatu jakin.
Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Nagusiak urtero antolatzen dituen azterketa ofizialak gainditu badituzu, proba egin zenuen herriko bulegoetan jaso dezakezu diploma.
Ikastaroak amaitu badituzu eta Hizkuntza Normalkuntzarako Partzuergoaren maila amaierako azterketa gainditu baduzu (tarteko 3.a, atalaseko 3.a, aurreratuko 3.a, gaitasuneko 3.a, menderatze-maila edo C2), eman duzun helbide elektronikoan jasoko duzu ziurtagiri homologatua.
Kataluniatik kanpo bizi bazara, kontsultatu azterketen deialdiak Ramon Llull Institutuaren web orrian. Ikasketa arautuetatik kanpo katalana dakitela frogatu nahi duten hamalau urtetik gorako pertsonak, edozein nazionalitatetakoak, aurkez daitezke azterketetara.
Emaitzak egoitza elektronikoan kontsultatu daitezke, ebazpenean ezarritako datatik aurrera. Gai direlako kalifikazioa lortzen dutenek dagokien diploma deskargatu ahal izango dute.
Azterketa ofizialen ereduak eta Hizkuntza Politikarako Idazkaritzaren (SPL) antolatzen dituen probetan izena emateko izapideei buruzko informazio zehatza eskuratu dezakezu Llengua catalana web orrian.
Azterketa-ereduak ere aurkituko dituzu Kataluniako Hizkuntza Prestakuntzako Unibertsitate arteko Batzordearen web orrian, CIFALCen ziurtagiriei buruzko atalean.
Ramon Llull Institutuak ere azterketa-ereduak ditu argitaratuta bere webgunean.
Intercat-eko ikastaroak katalana erraz eta zure erritmoan ikasteko tresna birtualak dira, baina ezin dira horien bidez ziurtagiri ofizialak automatikoki lortu.
Katalan-ziurtagiri ofizialak lortzeko bideak webgune honetan aurkituko dituzu zehaztuta: _Katalana: ikastaroak eta ziurtagiriak_.
Hizkuntza Politikarako Idazkaritza (SPL) katalanaren ezagutza egiaztatzeko proba ofizialen deialdia egiten du urtero. Horretarako, ebazpen bat argitaratzen da Kataluniako Generalitatearen Aldizkari Ofizialean (DOGC), normalean urtarrilaren amaiera baino lehen. Urte hasieran izena emateko epea ezartzen da eta probak maiatza eta ekaina bitartean egin ohi dira. SPLren orrian proba horiei buruzko informazio guztia dago.
Hizkuntza ziurtagiriei buruz gehiago jakiteko, bisitatu esteka hau.
Ikasketak Katalunian egin badituzu edo Kataluniatik kanpoko erakunde ofizial batek emandako titulu, diploma edo katalan-ziurtagiriren bat baduzu, kontsultatu SPLren (Katalanaren ezagutzen baliokidetasunak eta akreditazioa) katalan-ezagueraren ziurtagirien baliokide diren titulazioen zerrenda.
Hizkuntza Normalizaziorako Partzuergoak (CPNL) ikastaro homologatuak egiten ditu, Hizkuntza Politikarako Idazkaritzaren ziurtagiriaren baliokidea lortzea ahalbidetzen dutenak. Ikastaro horiek Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratuko ezagutza-maila bakoitzaren amaierara iristen dira: funtsezkoa A2, oinarrizkoa B1, bitartekoa B2, nahikotasuna C1 eta goi-maila C2. Ikastaro horietan, ebaluazioa hauen batura da: ikasturtearen ebaluazioa (eta, beraz, irakasleak proposatutako zereginen jarraipena) eta lorpen probaren azken nota.
Kataluniatik kanpo bizi bazara, azterketa ofizialen deialdiak Ramon Llull Institutuaren web orrian kontsultatu ditzakezu. Ikasketa arautuetatik kanpo katalana dakitela frogatu nahi duten hamalau urtetik gorako pertsonak, edozein nazionalitatetakoak, aurkez daitezke azterketetara.
Zure ikasketak katalan-ziurtagiri ofizialetakoren baten baliokide diren jakiteko, Hizkuntza Politikarako Idazkaritzaren katalan-ezagueraren ziurtagirien baliokide diren titulazioen zerrenda kontsultatu behar duzu.
Kataluniako edozein unibertsitateko ikaslea bazara, bertan ikasketaren bat egin baduzu edo egiten ari bazara, unibertsitate bakoitzak antolatzen dituen hizkuntza-truke edo -boluntariotzako jardueretan parte har dezakezu.
Unibertsitateko ikaslea ez bazara, Hizkuntza Politikarako Idazkaritzak antolatzen duen Hizkuntzaren aldeko boluntariotzan parte har dezakezu ikastun gisa.
Hizkuntza-trukea katalana ikasten ari den mugikortasun-programetako ikasle baten eta katalana hitz egiten duen eta beste hizkuntza bat praktikatu nahi duen ikasle baten arteko elkarrizketa-trukerako bikotekideak sortzean datza. Kataluniako unibertsitate gehienek hizkuntza-trukerako poltsak dituzte, trukatu nahi dituzten hizkuntzen arabera ikasleak harremanetan jartzeko. Hortik aurrera, ikasleek beraiek kudeatzen dituzte topaketak.
Unibertsitateko ikaslea ez bazara, Hizkuntza Politikarako Idazkaritzak antolatzen duen Hizkuntzaren aldeko boluntariotzan
Katalanarekin harremanetan egon nahi baduzu Kataluniatik kanpo, Kataluniako Ikasketen Atzerriko Unibertsitate Sarearen bidez edo Kataluniako kanpoko komunitateen bidez lor dezakezu.
Kataluniako edozein unibertsitateko ikaslea bazara, bertan ikasketaren bat egin baduzu edo egiten ari bazara, unibertsitate bakoitzak antolatzen dituen hizkuntza-truke edo -boluntariotzako jardueretan parte har dezakezu.
Unibertsitateko ikaslea ez bazara, Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Nagusiak antolatzen duen Hizkuntzaren aldeko boluntariotzan parte har dezakezu ikast