Jiang Meijie (Txina)

"Katalana ikasten ari naiz Kataluniako hizkuntza ofiziala delako"

Transkripzioa

Kaixo. Jiang Meijie dut izena. Txinakoa naiz eta Bartzelonan bizi naiz iazko irailaz geroztik. Orain, doktoregai nabil Pompeu Fabra Unibertsitateko Zuzenbide Sailean. Zergatik ari naiz katalana ikasten? Kataluniako eta Bartzelonako hizkuntza ofiziala delako. Lehen arrazoia da katalan hutsean dauden web-orriak eta dokumentuak ulertzea. Bigarren arrazoia da hizkuntza kultura baten oso atal garrantzitsua dela, nire ustez. Katalana ikasiz, Kataluniako historia, ohiturak eta gastronomia ezagutzen ari naiz. Eta azkenik, hemengo jendea ezagutu nahi nuen, eta haien hizkuntza jakitea alde on-ona da. Horregatik, katalan eskoletara joaten naiz UPFan; gaztelania ere hitz egiten dut eta, antzekotasunak dituztenez, ez da hain zaila, baina ikasteko ahaleginak egin behar dira. Bukatzeko, eskerrak eman nahi dizkiet Hizkuntza-boluntariotzari, Alberti eta hemengo lagun guztiei. Niretzat, boluntariotza da unibertsitateko onena; jarduera, bisita eta txango oso interesgarriak eskaintzen dizkigute, hezigarriak eta dibertigarriak. Esperientzia benetan desberdina eta aberasgarria da, edonon erraz topatzen ez dena.