Katalan-ikastaroak

Katalan-ikastaro bat egin baino lehen, maila-proba bat egin dezakezu, zure ezagutzei gehien egokitzen zaiena zein den jakiteko. Eskatu informazioa zure unibertsitateko hizkuntza-zerbitzuan. Katalana ikasteko Parla.cat plataforma birtualean aurkituko duzun probaren bidez ere jakin dezakezu zein den zure katalan-maila (aldez aurretik izena eman beharko duzu web orrian; izena ematea doakoa da). Maila-proben emaitza orientagarria da, eta ikastaroetara sartzeko zure hizkuntza-maila zein den jakiteko aukera emango dizu. Era berean, Hizkuntza Normalkuntzarako Partzuergoak (CPNL) ere maila-proba bat egiten du edozein ikastarotan izena eman aurretik.

Bartzelonako Unibertsitatearen

UB

UBren katalan-ikastaroen eskaintza MECR-ren hasierako mailekin hasten da: A1, erdi doakoa eta kultura-jarduerak eta bisitak barnean dituena; eta A2, mugikortasun-ikasleentzat eta katalanezko hizkuntza-eremutik kanpotik datozen eta unibertsitate-bizitzan sartzen direnentzat pentsatua. Eskaintzak, halaber, maila aurreratuenak hartzen ditu barnean: C1, C2 eta katalan juridikoa.

Modalitate presentzialeko eta erdipresentzialeko ikastaroak eskaintzen dira UBko zenbait campusetan, baita online ikastaroak ere. Irakasleek talde bakoitzerako egokitzen dituzte eskolak eta metodologia, ikasleen ezagutzen eta profilaren arabera.

Ikastaroak hiru epe handitan ematen dira: irailean (izen-emateak ekainetik aurrera), uztailean (izen-emateak apiriletik aurrera) eta urtarrilean (izen-emateak azarotik aurrera).

Ikastaroez gain, UBk zenbait material eta jarduera osagarri eskaintzen ditu, hala nola CATclub eta Hizkuntza-trukeko poltsa, batez ere hasierako mailetako ikasleei zuzenduta.

Informazio gehiago: sl.catala.inicial@ub.edu eta sl.formacio@ub.edu.

Bartzelonako Unibertsitate Autonomoaren

UAB

UAB katalana ikasteko prestakuntza eskaintzen die ikasten hasi diren ikasle heldu berriei. Ikastaro horien bidez, horrelako pertsonak UABko egoera linguistiko eta soziokulturalean murgil daitezen erraztu nahi da. Ikastaroetan, hizkuntzara apurka-apurka hurreratzen dira, ikasle bakoitzaren beharren eta ezaugarrien arabera.

Kataluniako Unibertsitate Politeknikoaren

UPC

Maila guztietako katalan-ikastaroak eskaintzen dizkizugu, oinarrizko mailatik goi-mailara arte. Gure hizkuntzarekin lehen kontaktua izan nahi baduzu, hasiberrientzako katalan-ikastaroan izena eman dezakezu.

Pompeu Fabra Unibertsitatearen

UPF

Hizkuntzen UPFko sailean, maila guztietako katalan-ikastaroak eskaintzen dituzte, hainbat modalitate eta intentsitatekoak. Europako Erreferentzia Marko Bateratuaren (EEMB) hasierako A1 maila da lehenengoa, eta azkena, C2 goi-maila. Ikastaroen eskaintza etengabe eguneratzen da ikasleen beharrei erantzuteko. Ikasleak, izan ere, Pompeu Fabra Unibertsitatekoak edo beste unibertsitate batzuetakoak izan daitezke. Esate baterako, ikasleek A1, A2 eta B1 mailetako hiru hilabeteko ikastaroak egin ditzakete, eta 45 ordu soilik eginda, EEMBren maila oso bat lor dezakete. Era berean, hilabeteko ikastaroak egin ditzakete C1 mailako unibertsitate arteko azterketa ofiziala prestatzeko, edo C2 mailako sei hilabeteko ikastaroak ere egin ditzakete.

Ramon Llull Unibertsitatearen

URL

Lleidako Unibertsitatearen

UdL

UdL-k maila guztietako katalan-ikastaroak eskaintzen ditu, ziurtagiri ofizial bat lortzeko aukerarekin.Hizkuntzarekin inolako harremanik izan ez dutenentzat, seihileko bakoitzaren hasieran hastapeneko ikastaro trinkoa egiten da, unibertsitatean moldatzeko oinarrizko ezagutzak emate aldera.

Gironako Unibertsitatearen

UdG

Hasierako harreran jasotako prestakuntzaren jarraipen gisa edo katalaneko ezagupenen bat izanez gero, A2 mailako katalan-ikastaro bat egin dezakezu.Ikastaro horren barnean, tutoretzapeko laneko bloke birtual bat eta elkarrizketarako bloke presentzial bat daude.

Rovira i Virgili Unibertsitatearen

URV

URVn katalana ikas dezakezu (aurrez aurre edo birtualki), eta katalanaren ezagutza ofizialki egiaztatu.Hizkuntza Zerbitzuan A1, A2, B1, B2, C1 eta C2 ikastaroen eskaintza zabala aurkituko duzu (beste ikastaro espezifiko batzuez gain).

Universitat Oberta de Catalunya

UOC

UOCeko katalaneko lineako ikastaroak hura ikasten hasi nahi dutenentzat (oinarrizko mailako ikastaroak, A1 eta A2) edo katalana eguneroko egoeretan eta egoera apur bat formaletan erabiltzeko gai direnentzat (B2tik C2ra bitarteko ikastaroak) prestatuta daude.Prestakuntza birtual guztia modu asinkronoan egiten da, eta, maila guztietan, eskaini diezaiokezun denborari eta zure egunerokoari egokitzen zaio ikaskuntza.

Viceko Unibertsitatearen

UVic

Ba al zenekien katalana dela Vicen eta inguruan komunikatzeko hizkuntza nagusia? Nazioarteko truke-programa batean parte hartzen ari bazara, beste hizkuntza batzuk ikasteko eskoletara joan zaitezke, ziur asko; baina ikaskideek beren artean katalanez egiten dutela ikusiko duzu. Ikasi katalana! Eman izena Hizkuntza Zerbitzuen doako ikastaroetan. Beste hizkuntza erromaniko bat hitz egiten baduzu, antzekotasun ugari ikusiko dituzu. Katalana jakinda, jende berria eta beste kultura bat ezagutu ahalko dituzu.

Informazioa nahi baduzu, idatzi helbide honetara: sl@uvic.cat.

Kataluniako Nazioarteko Unibertsitatearen

UIC

Ez dio axola Kataluniara iritsi berri bazara eta katalanez ezer ez badakizu.UIC Barcelonan, sei hileko katalan-ikastaroak eskaintzen dizkizugu, maila guztietakoak eta ikasteko zenbait modalitatetakoak.Gainera, gure ikastaroei lotutako azterketa ofizialen bidez, katalanaren ziurtagiri ofiziala lor dezakezu.

Abat Oliba CEU Unibertsitatearen

UAO

Ikastaro erdipresentzialak eta birtualak eskaintzen ditugu, bai hasierako maila egiaztatzeko, bai katalanaren ezagutza hobetzeko edo gogorarazteko.Gure ikastaroetan tutoretzapeko arreta eskaintzen da, eta CIFALCek egindako azterketa ofizial itxiak egiteko aukera ere bai, ikasturtea bukatzean.

Intercat-en imagotipoa

Ikasi katalana Kataluniatik kanpo.

Mundu osoko 150 unibertsitatek baino gehiagok ikasketa katalanak eskaintzen dituzte.

Atzerriko Ikasketa Katalanen Unibertsitate Sareak katalanezko unibertsitate-ikasketak antolatzen ditu Kataluniatik kanpo. Institut Ramon Llull ek koordinatzen du, eta Kataluniako hizkuntza eta kultura sustatzen ditu katalanaren eremutik kanpo. Gainera, Institutuak laguntza ematen die unibertsitateei, irakasleei eta ikasleei.

Katalana ikas dezakezu zenbait entitate publikok eskaintzen dituzten ikastaroen bidez; adibidez, Kataluniako unibertsitateek, Hizkuntza Normalkuntzarako Partzuergoak eta, Kataluniatik kanpo bizi bazara, Ramon Llull Institutuak. Gainera, Intercat-ek eskaintzen dituen doako ikastaro birtualak ere egin ditzakezu.

Intercat-ek eskaintzen dituen katalan-ikastaro birtualak doakoak dira erabat, Parla.cat tresnaren tutoretza-modalitatea izan ezik. Hizkuntza Normalkuntzarako Partzuergoak eskaintzen dituen hasierako eta tarteko ikastaroak ere doakoak dira.

Unibertsitate bakoitzaren web orrian, katalan-ikastaroei buruzko prestakuntza-eskaintzaren berri ematen da.  Aurkitu Kataluniako unibertsitate bakoitzaren prestakuntza-eskaintza osoa orri honetan bertan.

Bai, Intercat-eko baliabideen atalean katalan-ikastaro birtualak aurkituko dituzu doan. Zure beharretara hobekien egokitzen den ikastaroa iragazkiak erabiliz aurkitu dezakezu.

Katalan-ikastaro bat egin baino lehen, maila-proba bat egin dezakezu, zure ezagutzei gehien egokitzen zaiena zein den jakiteko. Eskatu informazioa zure unibertsitateko hizkuntza-zerbitzuan. Katalana ikasteko Parla.cat plataforma birtualean aurkituko duzun probaren bidez ere jakin dezakezu zein den zure katalan-maila (aldez aurretik izena eman beharko duzu web orrian; izena ematea doakoa da). Maila-proben emaitza orientagarria da, eta ikastaroetara sartzeko zure hizkuntza-maila zein den jakiteko aukera emango dizu. Era berean, Hizkuntza Normalkuntzarako Partzuergoak (CPNL) ere maila-proba bat egiten du edozein ikastarotan izena eman aurretik.

Kataluniatik kanpo bizi bazara, Intercat-en tresna birtualak erabil ditzakezu. Ramon Llull Institutuak (IRL) eskaintzen duen prestakuntzaren bidez, katalan-ikastaro presentzialak egin ditzakezu mundu osoko hainbat unibertsitatetan.

Kataluniako unibertsitate gehienek katalan-ikastaro presentzialak eskaintzen dituzte eta ofizialen pareko ziurtagiriak ematen dituzte, unibertsitatean ikasten ez baduzu ere. Ikastaroei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, jo dagokion unibertsitateko hizkuntza-zerbitzuetara.

Ikastaro hauek egin eta azterketa ofizialak gainditzen badituzu, Kataluniako unibertsitateek emango dizkizute ziurtagiriak, eta Kataluniako Hizkuntza Prestakuntza eta Akreditaziorako Unibertsitate arteko Batzordea CIFALCek izapidetuko ditu. Ikastaroak eta azterketa egin dituzun unibertsitateak berak emango dizu ziurtagiri ofiziala. Ziurtagiri horiek Kataluniako Generalitateko Hizkuntza Politikarako Idazkaritza (SPL) homologatzen ditu.

 

Intercat-eko ikastaroak katalana erraz eta zure erritmoan ikasteko tresna birtualak dira, baina ezin dira horien bidez ziurtagiri ofizialak automatikoki lortu.

Katalan-ziurtagiri ofizialak lortzeko bideak webgune honetan aurkituko dituzu zehaztuta: _Katalana: ikastaroak eta ziurtagiriak_.

 

Hizkuntza Politikarako Idazkaritza (SPL) katalanaren ezagutza egiaztatzeko proba ofizialen deialdia egiten du urtero. Horretarako, ebazpen bat argitaratzen da Kataluniako Generalitatearen Aldizkari Ofizialean (DOGC),  normalean urtarrilaren amaiera baino lehen. Urte hasieran izena emateko epea ezartzen da eta probak maiatza eta ekaina bitartean egin ohi dira.  SPLren orrian proba horiei buruzko informazio guztia dago.

Hizkuntza ziurtagiriei buruz gehiago jakiteko, bisitatu esteka hau.

Ikasketak Katalunian egin badituzu edo Kataluniatik kanpoko erakunde ofizial batek emandako titulu, diploma edo katalan-ziurtagiriren bat baduzu, kontsultatu SPLren (Katalanaren ezagutzen baliokidetasunak eta akreditazioa) katalan-ezagueraren ziurtagirien baliokide diren titulazioen zerrenda.

Hizkuntza Normalizaziorako Partzuergoak (CPNL) ikastaro homologatuak egiten ditu, Hizkuntza Politikarako Idazkaritzaren ziurtagiriaren baliokidea lortzea ahalbidetzen dutenak. Ikastaro horiek Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratuko ezagutza-maila bakoitzaren amaierara iristen dira:  funtsezkoa A2, oinarrizkoa B1, bitartekoa B2, nahikotasuna C1 eta goi-maila C2. Ikastaro horietan, ebaluazioa hauen batura da: ikasturtearen ebaluazioa (eta, beraz, irakasleak proposatutako zereginen jarraipena) eta lorpen probaren azken nota.

Kataluniatik kanpo bizi bazara, azterketa ofizialen deialdiak Ramon Llull Institutuaren web orrian kontsultatu ditzakezu. Ikasketa arautuetatik kanpo katalana dakitela frogatu nahi duten hamalau urtetik gorako pertsonak, edozein nazionalitatetakoak, aurkez daitezke azterketetara.