Alexander Magnusson
Transkripzioa
Alexander Jose Magnusson Amoros naiz, eta Ingeniaritza mekatronikoko hirugarren urtean nago. Aholkulari izatea erabaki nuen Europako beste toki batzuetako jendea ezagutu nahi nuelako. Aholkularia, funtsean, beste unibertsitate batzuetatik Erasmus egitera etortzen diren ikasleen lehen kontaktua izatean datza. Eta hemen daudenean, ikasle horiek ezagutzeko, haiekin egoteko eta haien herrialdeetako gauza asko ikasteko aukera duzu. Aholkulari izatea erabaki nuen jendea ezagutzea atsegin dudalako; probatu nuen eta oso ondo joan zen, egia esan. Etekin handia atera diot, baina akademikoa ez, ez dudalako nahi izan. Memoria idazten baduzu, kreditu bat eska dezakezu; hala ere, etekin pertsonala interesatzen zitzaidan: adiskideak, esperientziak, hizkuntza praktikatzea, beste hizkuntza eta kultura batzuk ezagutzea, eta neska-mutil horiekin festaren bat egitea. Gaur egun ere harremanetan jarraitzen dut Aholkularien programari esker ezagutu ditudan lagunekin. Aholkulari izan nintzen lehenbizikoan, lagun min bihurtu ginen: elkarrekin bidaiatu dugu, bisita egin diot; Budapestekoa da, eta itzultzeko gogoa dut. Lehengo seihilekoan Austriako neska batzuk etorri ziren, eta haiekin ere harremanetan jarraitzen dut. Edonori gomendatuko nioke parte hartzea. Esperientziak dira gakoa; nik oso gustuko ditut. Besteekin modu irekian jokatu nahi baduzu, jendea ezagutu, ingelesez egin... Ez dakit, asko laguntzen du. Eta Erasmus egitera joan ezin bazara, hemen bertan egiteko era bat da. Aholkularien programa zer den hiru adjektibotan azaldu beharko banu, hau esango nuke: dibertigarria, zirraragarria eta didaktikoa. Ikasle bat esleitu aurretik, itxaropen handi-handiak neuzkan: Europako jende ugari ezagutuko nuela uste nuen, eta esleitzen zidatena ondo-ondo ezagutuko nuela eta lagun minak izango ginela betiko, ezta? Eta esperientzia halakoxea izan zen, lehenbizikoz irudikatu nuen bezalakoa. Elkar ezagutu eta gogoko izan genuen. Egia esan, programa horixe da, nik uste: lagun berriak egitea aurrera egiteko, pertsonalki, profesionalki, akademikoki... Aurrera egitea. Izan aholkulari!