Hizkuntza-trukea

Elkarrizketa-trukea egin nahi duzu katalanaren eta beste hizkuntza baten artean zure unibertsitateko ikasle atzerritarrekin? Nola egin azalduko dizugu!


Mapa handiagoa erakutsi
  • Bartzelonako Unibertsitatea (UB)

    Hizkuntza-zerbitzuek jarduera kulturalak antolatzen dituzte elkarrizketa trukaketetan parte hartzen duten pertsonentzat, bisita kulturalak, txangoak, jolasak, topaketak eta abar egin bitartean hizkuntzak ikasteko.

    Jarduera horietan doan parte hartzeko, hizkuntza-trukaketarako poltsan eman behar duzu izena.

    Katalanezko mintza-taldeari buruzko informazio gehiago eskatu hemen: acollida.sl@ub.edu.

  • Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa (UAB)

    Nahi duzu zure unbertsitatean hizkuntza-trukaketa jarduera batean parte hartu eta UABko ikasleak ezagutu? Tandem Programa

    Nahi diozu mugikortasun ikasle bati hizkuntzan eta kulturan integratzen lagundu? Nahiko zenuke bertako ikasle baten laguntza jaso katalana lantzeko eta Kataluniako kultura ezagutzeko? Esperimentat harrera!

    Elkartrukeak Study Abroad-ekin.

  • Kataluniako Unibertsitate Politeknikoa (UPC)

    Eman izena hizkuntza-trukaketa batean, eta erabili hizkuntzak jatorrizko herritarrekin. Parte hartuta, ingelesaren eta bestelako hizkuntzen inguruko zure ezagutzak hobetzeaz ganera beste kultura eta leku batzuetako jendea ezagutuko duzu, eta primeran pasako duzu. Zuk zeuk egiaztatu! Doan da, eta denentzat irekia.

    Time to talk

  • Pompeu Fabra Unibertsitatea (UPF)

    UPFko hizkuntza-boluntariotzaren hizkuntza-bikoteen egitarauak UPFn egonaldia egiten ari diren nazioarteko ikasleen eta ikasle kataluniarren arteko hizkuntza eta kultur trukaketari zein trukaketa pertsonalari laguntzen die. Helburu bikoitza du: alde batetik, nazioarteko ikasleen integrazio linguistiko eta kulturala erraztea, eta bestetik, hizkuntzen ikasketa eta ikasle kataluniarren arteko naziartekotzea estimulatzea. Katalana ikasi nahi duten espainiera edo eskaerarik ez duten bestelako hizkuntzen ikasleei ere laguntzen die egitarauak, hizkuntza-boluntarioak ezartzen baitizkie helburu hori hizkuntza-trukerik gabe lortzen laguntzeko.

    Informazio guztia programaren web orrian kontsultatu!

  • Gironako Unibertsitatea (UdG)

    Tandem linguistikoak: dakizun edo ikasten ari zaren atzerriko hizkuntzan mintzatu ahal izango zara, mugikortasun programetan parte hartzen duen ikasle batekin. Ahozko hizkuntza finkatzeko eta ikasgelatik kanpoko inguru batean ikasteko aukera emango dizu. Igo tandem linguistikora eta jarri mihia martxan!

    Tandem birtu@la: munduko edozein tokitan dagoen ikasle katalan batekin Skype, posta elektroniko, txat, Messenger eta abarren bidez harremanetan jarri nahi duten pertsonentzat pentsatua…

  • Lleidako Unibertsitatea (UdL)

    Beste hizkuntza bat hitz egin nahi duzu eta ez dakizu norekin? Bestelako hizkuntzetako jardueretan (hau da, bisitaldi gidatuetan, geldialdietan, irakurketa klubetan eta abarretan) parte hartu nahi?

    Eman izena UdLren hizkuntza-trukaketa poltsan.

  • Rovira i Virgili Unibertsitatea (URV)

    Hizkuntza-trukaketa egiteko pertsona baten bila zabiltza?

    URVren Facebookeko hizkuntza-trukaketa orrian sartu besterik ez duzu egin behar, eta horman sarrera bat egin. Zure izena, zer hizkuntza eskaintzen dituzun eta zeintzuk landu nahiko zenituzkeen ezarri beharko duzu. Hortik aurrera, interesatzen zaizun truke-eskaintza bat ikusten baduzu, jarri harremanetan pertsonarekin Facebookeko zure profileko mezularitzaren bitartez, topalekua eta eguna zehazteko.

    Informazio gehiago

  • Kataluniako Nazioarteko Unibertsitatea (UIC)

    Katalan Sailak hainbat jarduera egiten ditu ikasturtean zehar, bertako ikasleen eta trukeko ikasleen arteko elkarreragitea sustatzeko. Alde horretatik, tandem linguistikoak ezagutarazten eta dinamizatzen ditugu. Tandem linguistikoa hizkuntzak ikasteko modu informal eta doanekoa da: ikasi/irakatsi nahi duten hizkuntzaren arabera ados jartzen diren tokiko ikasleen eta atzerriko ikasleen arteko trukaketak dira, eta elkarrizketa saioen bidez, euren hizkuntza-trebetasunak hobetzen dituzten hautatutako hizkuntzetan. Hartu parte!