Hizkuntza katalaneko egiaztagiri ofizialak

Kataluniako unibertsitateek hizkuntza katalaneko egiaztagiriak eskuratzen dizkiete maila bakoitzerako (hastapena, oinarrizkoa, elementala, bitartekoa, gaitasunezkoa, PDIrako gaitasunezkoa eta goi-mailakoa) eskatzen diren ezagutzak egiaztatzen dituzten hizkuntza-zerbitzuetako ikasleei.

CIFALC unibertsitate arteko batzorde bat da eta Kataluniako hamabi unibertsitateen hizkuntza-zerbitzuak taldekatzen ditu: Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa, Bartzelonako Unibertsitatea, Gironako Unibertsitatea, Lleidako Unibertsitatea, Universitat Oberta de Catalunya, Kataluniako Unibertsitate Politeknikoa, Pompeu Fabra Unibertsitatea, Rovira i Virgili Unibertsitatea, Vic-eko Unibertsitatea, Ramon Llull Unibertsitatea, Kataluniako Nazioarteko Unibertsitatea eta Abat Oliba CEU Unibertsitatea. CIFALCen funtzioa hizkuntza-zerbitzu horiek koordinatzea da, katalanaren unibertsitateko irakaskuntzari eta ikaskuntzari loturiko alderdiei dagokienez.

Kataluniako unibertsitateek ematen dituzten eta Kataluniako Generalitatearen Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Orokorraren erreferentziazko ziurtagirien bidez homologatuta dauden katalan-hizkuntzaren ezagutza-ziurtagiriak izapidetzen ditu CIFALCek.

Hurrengo estekei jarraituz gero, proba guztien egiturari buruzko informazio zehatza aurkituko duzu, baita azterketa-eredu bat ere.

Katalaneko ziurtagiriei buruzko informazio gehiagorako, kontsulta itzazu CIFALCen eta DGPL web guneak.