Katalana atzerrian

Kataluniatik kanpo katalanarekin harremanetan egon nahi baduzu, Kanpoan kataluniar ikasketak egiteko unibertsitate sarearen bidez egin dezakezu, mundu osoko atzerriko kataluniar komunitateen bitartez.

Kanpoan kataluniar ikasketak egiteko unibertsitate sarea

L'Institut Ramon Llull-ek (Ramon Llull Institutua) Kataluniako kulturaren eta hizkuntzaren ikasketak sustatzen ditu mundu osoko unibertsitateetan, horiekin kataluniar ikasketak finkatzeko edo ezartzeko akordioak sinatuta, eta unibertsitateei, irakasleei eta ikasleei laguntzen die, laguntzako hainbat programa eta linearen bitartez. Mundo osoko 150 unibertsitatek baino gehiagok eskaintzen dituzte kataluniar ikasketak, Institut Ramon Llullek koordinatzen duen Kanpoan kataluniar ikasketak egiteko unibertsitate sarea-ren bitartez. Institutu horrek ikasketa aurreratuak eta Kataluniako hizkuntzaren eta kulturaren inguruko ikerketa sustatzen ditu, ikasketa zentroen eta irakasle bisitarien katedren bidez, ospe handiko unibertsitateetan; hizkuntza-eremutik kanpo katalanaren –atzerriko hizkuntza gisa– ezagutza aztertzeko eta egiaztatzeko probak antolatzen ditu; katalanaren –atzerriko hizkuntza gisa– irakaskuntzan espezializatutako irakasleen prestakuntza bultzatzen du, eta ikasleentzako ekintzak sustatzen ditu, horien hizkuntza-prestakuntza osatzeko. Gaur egun, unibertsitateko 6000 ikaslek gutxi gorabehera ikasten dute katalana mundu osoan.

Informazio gehiago, hemen: http://www.llull.cat/catala/aprendre_catala/aprendre_catala.cfm.

Atzerriko kataluniar komunitateak

Atzerriko kataluniar komunitateek berebiziko eginkizuna dute Katalunia munduan proiektatzeko orduan: kataluniar herrialdea, kultura eta hizkuntza toki guztietan ezagutarazten dituzte. Gainera, atzerriko kataluniar komunitateek elkarte-ehuna sortzen laguntzen dute bizi diren eremuan eta, antolatzen dituzten jardueren eta ezartzen dituzten harremanen bitartez, Kataluniaren hedatzaile zibil gisa jarduten dute.

Erakunde horiek atzerriko kataluniar komunitate guztiak ageri dituen munduko mapan moka ditzakezue.

Halaber, Atzerriko Kataluniar Komunitateen zerrendan ere kontsulta ditzakezue atzerriko kataluniar komunitateak.