Irisgarritasuna

Intercat-en web gunea berritu egin dugu, irisgarriagoa izan dadin. Horretarako, World Wide Web partzuergoak onartutako gomendioei jarraitu diegu, edozein pertsonaren informazioa eskuratzeko eta komunikatzeko eskubidea oztopatzen duten mugak desagerrarazteko.

XHTML 1.0 Transitional - Baliozkoa   CSS - Baliozkoa

Irisgarritasunerako jarraibideak

  • XHTML kodea erabiltzea, dokumentu estandarrak eta egitura garbia sortzea ahalbidetzen duena.
  • Edukia CSS-ren bitartez kokatzea, taularik gabe. Kodea semantikoki egituratzea. Ikusmen-murriztapena duten pertsonentzako edo pertsona itsuentzako pantaila-irakurleek dokumentua modu logikoan irakurtzen dute.
  • Letra-tamaina eta koloreak nabigatzaileko tresnekin alda daitezke, ikusteko zailtasunak dituzten pertsonei egokitzeko.
  • Irudien aukerako deskribapenak eskura daitezke.
  • JavaScript erabiltzea aukera bat da, ez behar bat. Beti beste aukera bat eskaintzen zaie JavaScript desaktibatuta duten edo DOM euskarri gabeko bertsio zaharrak dituzten erabiltzaileei.

Jarraian, irisgarritasunean lortu diren hobekuntzak azalduko dizkizugu.

Nola nabiga daiteke sagua erabili gabe? Teklatuko lasterbideak

Hainbat tekla-konbinazio definitu ditugu, eduki arruntenetan sagua erabili behar izan gabe nabigatzea errazteko. Ikusteko edo mugitzeko zailtasunak dituzten pertsonentzako bizkortasuna, erosotasuna eta irisgarritasuna dira teklatuko lasterbide horien abantailetako batzuk.

Definitutako aukerak beste tekla batzuekin konbinatzen dira, nabigatzailearen arabera:

  • 0: Irisgarritasunari buruzko orrira sartzeko
  • 1: Web gunearen orri nagusira sartzeko
  • 2: Orriaren edukia bistaratzeko sarbide zuzena
  • 5: Web mapara sartzeko
  • 9: Harremanetarako orrian sartzeko

Estekak

Erabiltzaileak orriko estekak eskaneatu ahal izan ditzan, horiek testuingurutik kanpo ere zentzua izan dezaten saiatu gara.

Leiho berrietarako estekak kanpo esteketara eta dokumentu-esteketara mugatu dira. Esteka horiek "Esteka leiho berrian ireki" aukeratuta bistaratzen dira. Hala markatutako estekak JavaScript aktibatuta baldin badago bakarrik irekitzen dira leiho berrian. Bestela, esteka leiho berean irekitzen da.

Bistaratze-diseinua

Web gune honetan hainbat estilo-orri daude, erabiltzaileari nahiago duen kolore-konbinazioa eta bere ikusmenerako egokien diren letra-tamaina eta pantaila-antolaketa aukeratzea ahalbidetzeko.

Opera edo Firefox erabiltzen baduzu, beste kolore-konbinazio batzuk aurkituko dituzu menuko Bistaratu aukeran, Orri-estiloa aukeraren barruan. Bestela, estilo-orri horiek ondoko esteken bitartez aktiba ditzakezu: