Glosarioa

  • Botifarra

    Heste bat haragi xehez, oro har, txerriz, espeziaz eta gatzez betez egiten den hestebetea.

    (Grilled sausages in a wooden bowl. Photo by User:Salimfadhley)

  • Caganer

    Gabonetako Jaiotzako figura herrikoia, libratzeko jarreran dagoena.

  • Calçot

    Berariaz hausberoan erretzeko ereiten den tipula biguna.

    (Calçots i salsa romesco. Autor: Txapulín / Txapulín Font: http://www.flickr.com/photos/txapulin/6311625/)

  • Calçotada

    Hausberoan erretako calçot-ekin egindako platera. Horiek, funtsean, hurrekin, arbendolekin, baratxuri erreekin, ogi txigortuarekin, olioarekin eta piperrautsarekin prestatutako saltsa batean blaituta egoten dira.

    (Calçots a la graella Date=2003. Author: Roger Rué. Source: Own Work)

  • Castell

    Dimentsio eta altuera aldakorreko giza dorrea, elkarren sorbalden gainera igotako casteller-ez osatuta dagoena. Zenbait jai herrikoitan ikus daitezke.

    (3 de 10 dels Castellers de Vilafranca. Copyleft Creative Commons License From the web: http://www.nooficial.com/index.php)

  • Casteller -a

    Castell-ak eraikitzen parte hartzen duen pertsona.

  • Correfoc

    Jende-andan bat dragoien, deabruen eta bestelako fantasiazko pertsonalen su artifizialak saihesteko korrika dabilen kale-jokoa.

    (Image from the Correfoc. Author:Dave Morris.)

  • Esqueixada

    Bakailao edo hegaluze papurtuz, urazaz, tomatez, olibaz eta abarrez egindako entsalada.

    (Esqueixada, catalan cod salad. Source: http://www.flickr.com/phot)

  • La Mercè

    Izen horrekin ezagutzen da Bartzelonako jai nagusia, Bartzelonako zaindari den Mare de Déu de la Mercè-ren omenez ospatzen dena. Irailaren 24an ospatzen da.

    Gigantes en la Fiesta de La Mercè. Author: http://www.flickr.com/photos/g)

  • Samfaina

    Osagarri gisa zerbitzatu ohi den gisatua, piperrez, tomatez, alberjiniaz, tipulaz eta kuiatxoz egiten dena.

  • Sant Jordi

    Kataluniaren zaindaria. Bere eguna apirilaren 23an ospatzen da. Sant Jordi eguna, liburuaren eta arrosaren eguna da.

  • Sardana

    Pertsona kopuru zehaztugabe batek, eskutik helduta eta korro bat osatuz, dantzatzen duten kataluniar dantza.