Zer jakin nahi dut

  • Zer da Intercat?

    Intercat web-inguruneko baliabide elektronikoen bilduma da (material didaktikoak, dokumentazio soziolinguistikoa eta hizkuntza-boluntariotzari buruzko informazioa, besteak beste). Horiek, kataluniar hizkuntza eta kultura ezagutzen hastea ahalbidetzen dute, eta bereziki Kataluniako unibertsitateak bisitatzen dituzten truke-programetako ikasleekin pentsatzen diseinatu dira.

  • Intercat doakoa da?

    Bai. Intercatek eskaintzen dituen katalan-ikastaro birtualak erabat doakoak dira, tutoretzadun Parla.cat modalitatea izan ezik.
  • Intercateko ikastaroak egin ditzaket unibertsitateko ikaslea ez banaiz?

    Bai. Katalana ikasi nahi duen edonork egin ditzake Intercaten ikastaroak. Intercat plataforma, modu lehenetsian, Katalunian ikasi nahi duten ikasle atzerritarrentzat sortu zen, baina mundu guztiari irekita dago.
  • Katalaneko ikastaro presentzialak egin al ditzaket Kataluniako unibertsitateetan, unibertsitateko ikaslea izan gabe, eta ziurtagiri ofiziala lortu?

    Bai. Kataluniako unibertsitate gehienek katalaneko ikastaro presentzialak eskaintzen dituzte eta ziurtagiri ofizialen baliokideak diren ziurtagiriak ematen dituzte, nahiz eta unibertsitatean ez ikasi. Kontsulta ezazu eskaintza Intercat plataformaren Katalana ikasten dut atalean.

    Ikastaro presentzial horiek egiten badituzu lortuko dituzun ziurtagiriak Kataluniako unibertsitateek ematen dituzte, Katalan Hizkuntzako Prestakuntzarako Unibertsitate arteko Batzordeak (CIFOLC) izapidetzen ditu eta Kataluniako Generalitateko Hizkuntza Politikako Zuzendaritza Nagusiak homologatuta daude.

  • Intercaten katalan-ikastaroren bat egiten badut, katalan hizkuntzako ziurtagiri ofiziala lortuko dut?

    Intercaten ikastaroak katalana erraz eta zure erritmoan ikasteko tresna birtualak dira, baina ez dute balio zuzenean ziurtagiri ofizialak eskuratzeko.

    Katalaneko ziurtagiri ofizialak lortzeko bideak Intercaten Katalana ikasten dut atalean ikusiko dituzu zehaztuta.

  • Katalana nire kontura ikas dezaket eta gero azterketa egin, ziurtagiri ofiziala eskuratzeko?

    Bai. Hizkuntza Politikako Zuzendaritza Nagusiak urtero katalan hizkuntzaren ezagutza ziurtatzeko probak deitzen ditu, Kataluniako Generalitatearen Aldizkari Ofizialean (DOGC) argitaratzen den ebazpen baten bidez, oro har, urtarrilaren bukaeran.

    Azterketaren unean hamasei urte edo gehiago dituen edozein pertsona aurkez daiteke, herritartasuna edozein izanik ere eta aurretik edozein ikasketa egin dituela ere.

  • Non aurkitu ditzaket katalaneko azterketa ofizialen ereduak?

    Azterketa ofizialen ereduak eta Hizkuntza Politikako Zuzendaritza Nagusiak deitzen dituen probetan izena emateko izapideei buruzko informazio xehakatua eskuratu ditzakezu Katalan Hizkuntza web gunean.

    Halaber, azterketen ereduak aurkitu ahalko dituzu Katalan Hizkuntzako Prestakuntzarako Unibertsitate arteko Batzordearen (CIFOLC) web gunean, CIFOLCen ziurtagiriei buruzko atalean.

  • Katalunian egin ditudan ikasketak (tituluak, diplomak, ziurtagiriak eta abar) katalan hizkuntzaren errekonozimendu-maila ofizialen bati dagozkio?

    Jakiteko zure ikasketak katalaneko ziurtagiri ofizialetako baten baliokideak diren, Hizkuntza Politikako Zuzendaritza Nagusiaren katalaneko errekonozimendu-ziurtagirien baliokideak diren titulazioen zerrenda kontsultatu behar duzu.
  • Kataluniatik kanpo bizi naiz eta katalana ikasi nahi dut. Nora jo dezaket?

    Intercaten tresna birtualak erabiltzeaz gainera, katalan-ikastaro presentzialak egin ditzakezu mundu osoko unibertsitate askotan. El Ramon Llull Institutua, Kataluniako hizkuntza eta kultura kanpoan ezagutarazteaz arduratzen den organismoa da eta han kontsulta dezakezu informazio guztia.
  • Kataluniatik kanpo bizi naiz eta katalan-azterketa bat egin nahi dut, ziurtagiri ofiziala eskuratzeko. Nora jo dezaket?

    Ramon Llull Institutuak katalaneko nazioarteko ziurtagiriak eskuratzeko gaitasun-probak deitzen ditu aldian behin munduko zenbait hiritan. Probak zenbait mailatakoak dira.

    Informazio gehiago nahi baduzu, sar zaitez Ramon Llull Institutuaren web gunean.

  • Katalana ikasi nahi dut eta Kataluniako pertsonekin praktikatu nahiko nuke. Hizkuntza-trukeko programaren batean parte hartu dezaket? Parte hartu al dezaket unibertsitatean ikasten ez badut?

    Bai. Unibertsitatean ikasten ez baduzu, Hizkuntza Politikako Zuzendaritza Nagusiak antolatzen duen hizkuntzaren aldeko boluntarioen programan parte hartu dezakezu, ikasle gisa.

    Unibertsitateko ikaslea bazara, Kataluniako unibertsitateren batean ikasketaren bat egiten ari bazara edo egin baduzu, unibertsitate bakoitzak antolatzen dituen truke edo hizkuntza-boluntariotza batean parte hartu dezakezu.

  • Katalanduna nahiz eta iritsi berrien artean katalana sustatzeko jardueraren batean parte hartu nahiko nuke. Zer egin behar dut? Parte hartu al dezaket unibertsitatean ikasten ez badut?

    Bai. Unibertsitatean ikasten ez baduzu, Hizkuntza Politikako Zuzendaritza Nagusiak antolatzen duen hizkuntzaren aldeko boluntarioen programan parte hartu dezakezu.

    Unibertsitateko ikaslea bazara, Kataluniako unibertsitateren batean ikasketaren bat egiten ari bazara edo egin baduzu, unibertsitate bakoitzak antolatzen dituen hizkuntza-boluntariotzako jardueraren batean parte hartu dezakezu.